EUSKADI.-Lan Ekintza sozietatearen webguneak zerbitzu berria du Bilboko 500 adierazle sozioekonomiko baino gehiago kontsultatzeko

Actualizado: viernes, 13 marzo 2009 12:21

BIILBO, 13 Mar. (EUROPA PRESS) -

Lan Ekintzak udal sozietateak zerbitzu berri bat jarri du martxan bere webgunean (www.bilbao.net/lanekintza), erabiltzaileei Bilboko 500 adierazle sozioekonomiko baino gehiago kontsultatzeko aukera emateko asmoz, aldiro-aldiro zabaltzen eta berritzen diren informazioekin.

Datu-base zabala da, udalerriari buruzko informazio estatistikoa duena, eta era arin eta erraz batean kontsulta daiteke. Zerbitzu berri honek datu kuantitatiboak estatistikoki aukeratzeko eta antolatzeko, eta doan karga daitekeen aplikazio informatiko baten bidez taulak egiteko aukera ematen die herritarrei, pertsona ekintzaileei eta gizarte-eragileei.

Sozietateko iturriek jakinarazi dutenez, datu-basea kontsultatzeko Lan Ekintzaren webguneko 'Behatoki sozioekonomikoa' atalean sartu behar da; hortik 'Hiriaren adierazle sozioekonomikoak' esteka hautatu behar da; 'Datu-basea' atalaren barruan, 500 adierazle esanguratsu baino gehiago bildu dira.

Atal berri honetaz gain, Lan Ekintzaren webguneak baditu beste berrikuntza batzuk ere, esaterako, 'Auzoak zifratan' izeneko atala. Atal horretan kontsulta daitezke hiriko barruti bakoitzaren herritarrei, immigrazioari, hirigintzari eta jarduera ekonomikoari buruzko datuak.