EUSKADI.-Langile bat hil da Sestaoko (Bizkaia) La Naval ontziolan istripu bat izan ondoren

Actualizado: miércoles, 20 enero 2010 17:08

BILBO, 20 Ene. (EUROPA PRESS) -

Langile bat hil da gaur goizean Sestaoko (Bizkaia) La Naval ontziolan jasandako istripu baten ondorioz. Objektu mingarri batek traumatismo gogorra eragin dio aurpegian eta ondoren heriotza ekarri dio, Osalan eta Ertzaintzaren iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez.

Ezbeharra gaur goizeko 10:30etan gertatu da ontziola sestaoarrean. Anbulantzia bat joan da istripuaren tokira eta Gurutzetako Ospitalera eraman du 26 urteko langilea, baina han ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.