EUSKADI.-Langile bat zauritu da Gasteizen egiten ari diren eraikin bateko hirugarren pisutik laugarrenera erori ondoren

Actualizado: jueves, 12 marzo 2009 12:52

GASTEIZ, 12 Mar. (EUROPA PRESS) -

Langile bat zauritu da gaur goizean Gasteizen egiten ari diren eraikin bateko hirugarren pisutik laugarrenera eskaileraren zulotik erori ondoren.

Istripua eguerdia jotzear zegoela gertatu da, langile bat birako eskailera baterako zulotik erori denean laugarren pisutik hirugarrenera, zauritua erreskatatu behar izan duten Gasteizko suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Langileak luxazioak jasan ditu bi sorbaldatan eta lasaigarriak eman behar izan dizkiote eta ondoren ospitale batera eraman du anbulantzia medikalizatu batek.