EUSKADI.-Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko euskara sustatzeko bi jarduera antolatu ditu Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia)

Actualizado: viernes, 6 marzo 2009 17:51

BILBO, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko Udaleko (Bizkaia) Euskara eta Kultura sailek udalerriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzenduriko bi jarduera antolatu ditu euskararen erabilpen eta ezagutza areagotzeko eta datozen belaunaldietako eguneroko komunikazio hizkuntza bihurtzeko asmoz.

Horrela, Udal gernikarretik adierazi dutenez, klase orduetan eskainiko den pelikula baten emanaldia izango da lehenengo ekimena. Zehazki, "Hiru Mosketariak" izango da emango den filma, Lizeo Antzokian, datorren astelehenean, 10:00etan hasita.

Bestetik, asteartean, eta toki berberean, Divertimento konpainiak "Bazen behin opera" antzezlana aurkeztuko du. Obraren bitartez, eta narratzaile baten laguntzaz, operaren historiaz jabetu ahal izango dira gaztetxoak 10:00etan eta 11:30etan eskainiko diren bi saioetan.