EUSKADI.-Lekeitioko Udalak (Bizkaia) turismo bulego berria inauguratu du, 100.000 euroko inbertsioa egin ondoren

Actualizado: lunes, 9 marzo 2009 13:23

BILBO, 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Kalitate arau zorrotzenetara egokitutako turismo bulego moderno eta funtzional berria inauguratu du gaur Lekeitioko Udalak (Bizkaia). Udaletxeko arkupeetan dagoen lokal batean kokatu den bulego berriari esker, orain arte jasotzen zituen turismo bulegoaren lokalak libre geratzen dira beste erabileraren baterako, hain zuzen ere, erakusketa artoa jarriko da bertan. Lanen aurrekontua 100.000 eurokoa izan da.

Bulego berrian honako atal hauek antolatu dira: turistaren arretarako atala, kontsulta atala, biltegi bat eta lanerako bulegoa. Toki eta banaketa aldaketarekin bulegoa hobeto bideratuta eta kokatuta dago jendearen harrerarako, alde batetik hobeto kokatuta dagoelako eta baita hobeto zehaztuta ere bai itxaron gunea eta baita kontsultarako mahai arretari dagokionean ere.

Lekeitioko Udaletik azaldu dutenez, bulegoa urdinez margotuta dago, hain zuzen ere Udalak 'Hamaika Lekeitio' bere irudiaren sustapenerako erabiltzen duen kolore berean. Diseinuak olatuaren mugimendua imitatzen du eta altzariak egurrezkoak dira. Horrez gain, Lekeitioko argazki panoramiko bat eta herriko antzinako argazkiez dekoraturik dago.

Altzariak Itourbask Turismo Bulegoen Euskal Sareak eskatutakoari egokitzen zaizkio, eta erabat funtzionalak dira. Apalategiek materiala biltzeko beste toki daukate. Bulegoan foiletoak jasotzeko tokia eta 'merchandising' eta sustapen materialerako erakustokiak dauzka. Bulegoak eskuratasunaren eskabide guztiak betetzen ditu.

Lekeitioko lehengo turismo bulegoa Barandiarango lokaletan zegoen. Denbora batean zehar, bulegoa eta erakusketa aretoa batera egon ziren, baina Itourbask Turismo Bulegoen Euskal Sareko zerbitzuetan sartzeko bete behar ziren eskabideengatik, erakusketa aretoa kendu beharra izan zen Turismo Bulegotik. Aretoa berreskuratzeko, Udalak Letraukako Obretako Brigaden lokaletara eraman zuen bulegoa. Orain, lokal hauetan jarri ditu turismo bulego berriak, eta lehengoetan Barandiaran Erakusketa Aretoa jarriko da.

2003tik, Lekeitiotik igaro den bisitarien kopuruak gora egin du nabarmen. Horrez gain, hautsi egin da turisten bisitaldiek udara mugatzea, eta denboraldia luzatu egin da Aste Santua aurretik urrira bitartera, bisitaldiak hilabete horietan guztietan zehar banatzen direlarik.