EUSKADI.-Leonard Cohenek Barakaldoko BECen abestuko du irailaren 17an

Actualizado: jueves, 2 abril 2009 19:29

BILBO, 2 Abr. (EUROPA PRESS) -

Leonard Cohen kantautore, poeta, idazle eta pintore kanadarrak kontzertua eskainiko du irailaren 17an Barakaldoko BEC erakustazokan. Sarrerak apirilaren amaieran jarriko dira salgai, eta aurki jakinaraziko dira gainerako xehetasunak, hots, data zehatza eta salneurria zeintzuk izango diren.

Lau hamarkadatan zehar, Cohen eragin handieneko konpositoreetako bat izan da, "Songs of Leonard Cohen" (1967), "Songs of Love and Hate" (1970) edo "I'm Your Man" (1990) bezalako diskoei eta "First we take Manhattan", "Hallelujah" edo "Suzanne" abesti ezagunei esker.

Artista kanadarra 2008an itzuli zen agertokietara, eta hiru orduko iraupena izatera arte iritsi ziren 84 kontzertu eman zituen munduan zehar, 700.000tik gora lagun bilduz. "Live in London" CD eta DVD bikoitza da bere azken diskoa, eta Londreseko 02 Arena pabiloian emandako kontzertua jasotzen du zuzenean; bertan, bere 40 urteko ibilbidea berrikusten du Cohenek.

Bost urte (1994-1999) Kaliforniako (AEB) Mount Baldy Zen Center monasterioan igaro zituen kantautore kanadarrak, eta 2005ean erretirorako gordeta zituen bost milioi dolarren maula egin zion Kelley Lynch agente ohiak eta noizbehinkako maitaleak, bankuan 150.000 dolar bakarrik utziz.