EUSKADI.-Les Petits Chanteurs de Saint-Marc abesbatza Tolosako (Gipuzkoa) Leidor Antzokian izango da igandean

Actualizado: viernes, 1 enero 2010 12:11

DONOSTIA, 1 Ene. (EUROPA PRESS) -

Les Petits Chanteurs de Saint-Marc abesbatzak bere azken diskoko kantuak aurkeztuko ditu igande honetan Tolosako (Gipuzkoa) Leidor Antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Korua "Les Choristes" pelikula ospetsuko abestiak interpretatzeagatik da ezaguna.

Get In promotorak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, emanaldirako sarrerak 25 euroko prezioan daude salgai 943 411 200 telefonoan, Leidor Antzokiko txartel-leihatiletan, ServiKutxan www.kutxa.net webgunean.

Les Petits Chanteurs de Saint-Marc ahots zurien Europako talde misto "onenetakoa" da. 1986an sortu zen eta Nicolás Portek zuzentzen duen abesbatza 10 eta 15 urte arteko 55 gaztek osatzen dute. Haur guztiek ikasten dute Lyongo (Frantzia) San Marcos ikastetxean eta taldeak hiriko Fourvisre Basilikako mezetan parte hartzen du.

Igandean Tolosan eskainiko duen emanaldian, abesbatzak bere errepertorioko abesti ezagunak interpretatuko ditu, besteak beste, eliz-musika, XX. mendera arteko gregorianoa, kantu folklorikoak, Poulenc edo Duruflué bezalako gaur egungo autoreen musika eta bere azken diskoko abestiak.