EUSKADI.-Madeleine Peyroux jazz abeslaria Donostiako Kursaalen ariko da gaur, "Bare Bones" disko berria aurkeztuz

Actualizado: jueves, 7 mayo 2009 12:56

DONOSTIA, 7 May. (EUROPA PRESS) -

Madeleine Peyroux, azken urteetan jazz musikan sona lortu duten kantarien artean entzutetsuenetarikoa, Donostiako Kursaaleko Ganbera aretoan izango da gaur, joan den martxoan argitaratu zuen "Bare Bones" diskoa zuzenean aurkezteko.

Kursaal Fundaziotik azaldu dutenez, ez da Donostian kantatzen duen lehendabiziko aldia izango, 2007ko Heineken Jazzaldian ere abestu baitzuen, eta zale ugari bildu zituen kontzertuan. Oraingoan Kursaaleko Ganbera aretoan ariko da, 20:00etan.

Madeleine Peyarouxek oso gazterik lortu zuen heldutasun artistikoa, 1996an, 22 urte baino ez zituela, "Dreamland" diskoa plazaratu eta 200.000 kopia saldu zituenenean. Musikan ibilbidea luzea zuen ordurako, Pariseko kaleetan kantari. Athensen (Georgia, AEB) jaioa, Parisera joan zen bizitzera amarekin 13 urte zituela, eta hantxe hasi zuen kantari ibilbidea.

"Bare Bones" izenburuko bere azken diskoan aparteko lekua dute berak idatzitako lanek, eta horrek argi erakusten du gero eta erosoago aurkitzen dela konpositore lanetan.