EUSKADI.-Marcus Malte idazle frantsesak "Gardeon of Love" bere azken polizia-eleberria aurkeztuko du gaur Bilbon

Actualizado: martes, 28 abril 2009 12:14

BILBO, 28 Abr. (EUROPA PRESS) -

Eleberri beltzaren zaleek hitzordua dute gaur arratsaldean Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, Marcus Malte idazle frantsesak "Garden of Love" bere azken liburua aurkeztuko baitu. Autorearen parte-hartzea izango duen aurkezpenak bat-bateko itzulpen zerbitzua izango du eta Bidebarrietako Liburutegiko ekintza aretoan izango da, 19:30etan. Ondoren, bertaratzen direnek Maltek sinatutako aleak eskuratu ahal izango dituzte.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du liburuaren aurkezpen ekitaldia, Espainain dagoen Frantziako Enbaxadako Iparraldeko Lankidetza eta Kultur Ekintza zerbitzuaren lankidetzarekin.

Alea argitaletxeak plazaratutako liburua 2007an agertu zen frantses merkatuan eta kritika eta irakurleen aldetik harrera bikaina izan zuen. Bere emaztea eta umeak hil zaizkion polizia bati konpondu gabeko zenbait erahilketen susmagarri nagusienak eskuizkribu bat bidaltzen dionean hasten da eleberriaren istorioa.

Bere harridurarako, eskuizkribuak ez du inongo erahilketen aitorpenik ez eta deskribapenik ere ematen, polizia beraren bizitzako kronika zehatza baizik. "Garden of Love" liburuak, poliziaren eta hiltzailearen bizitzak elkarlotzen eta nahasten diren thriller baten murgiltzen du irakurlea.

Marcus Malte (La Sanha de Mar, 1967) nobela beltzean aitortuena den idazle gaztea da. Klaustrofobia eragiten duten bere eleberrietan, bere sentimenduak ulertzen ez dituen partsonaien ezinegona erretratatzen du, non beren patuaren menpe sentitzen diren. Eleberri zein kontakizunak idatzi ditu eta hastapenean zineman eta musikan aritu zen; baina bi genero hauetan ez zuen bide egokirik jorratu. "Orain historioak idazten ditut. Ikusiko dugu dola doakidan", dio umorez.