EUSKADI.-Mark Whitlock zuzendari gonbidatuarekin eskainiko du igandean denboraldiko azken kontzertua Bilboko Musika Bandak

Actualizado: viernes, 3 abril 2009 13:58

BILBO, 3 Abr. (EUROPA PRESS) -

Mark Whitlock zuzendari gonbidatua izango da protagonista nagusia igande honetan Bilboko Udal Musika Bandak Euskalduna Jauregian emango duen udazken-neguko denboraldiaren azken kontzertuan. Banda Rafael Snaz-Espert bere zuzendari titularraren zuzendaritzapen are arituko da. Emanaldia 12:00etan hasiko da eta bi euroko sarrerak eskuratu beharko dira Euskaldunan bertan kontzertuko eguneko goizera arte.

Whitlock, Minnesotako (AEB) Duluth Unibertsitatean instrumentuen irakaskuntzako arduraduna eta irakaslegoaren ikuskatzaile izateaz gain, Iowako (AEB) Unibertsitatetan doktorea da eta Twin Ports haizezko orkestrako zuzendaria ere bada. Dulutheko Orkestra Sinfonikoa ere zuzendu du, eta gazte musikariei zuzendutako udako ikastaroen sortzaile eta zuzendaria da.

Bost atalez osatuta egongo da iganderako aukeratu den errepertorioa: David Gilligahmen "With heart and voice", Eric Whitacren "October", John Mackeryren "Redline tango", George Gershwinen "Cuban overture" eta Ottorino Respighiren "Pini di Roma". Lehengo hirurak Whitlocken zuzendaritzapean izango dira eta ondorengoak, Sanz-Espertekin.