EUSKADI.-Materia organikoaren gaikako derrigorrezko bilketa ezartzeko eskatu dio Gipuzkoako Diputazioak Europar Batzordeari

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 21 noviembre 2008 18:37

DONOSTIA 21 Nov. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatu Carlos Ormazabal "Prebentzioari eta Birziklatzeari buruzko Europako Politikaren" inguruko mahai-inguruan parte hartzera gonbidatu dute gaur, Bruselan, eta materia organikoen gaikako derrigorrezko bilketa ezartzeko proposamena egin dio Europar Batzordeari.

Mahai-ingurua Hiri Inguruneko Hondakin Organikoei buruzko Nazioarteko Biltzarraren baitan egin da. Topaketa hori Europako Batzordeak Hondakin Organikoei buruzko "Liburu Berdea" argitaratu aurretik egin da, 2008. urte amaieran argitaratzea aurreikusten baita. Agiri hori izango da Materia Organikoaren tratamenduari buruzko zuzentarauaren oinarri eta Europako agintaritzek gai horretan ekimen aurreratuenak dituzten aditu eta eskualdeak bildu nahi izan dituzte haien gomendioak entzuteko.

Ormazabalekin batera, Jean Pierre Hannequart Bruselako Ingurumeneko zuzendari nagusia eta Birziklatzearen aldeko Hiri eta Eskualdeen Elkarteko (ACR+) pesidentea, Daniel Beguin Frantziako Lurzoru eta Hondakin Departamentuko (ADEME) zuzendari nagusia, Henning Jensen Eskualdeetako Lantaldeko Garapen Iraunkorreko Batzordeko presidenteordea, Luisa Pinheiro Portugaleko Ingurumen Agentziako zuzendariordea eta Bartosz Zambrzycki Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko kidea egon dira mahai-inguruan.

Garapen Iraunkorreko diputatuak bere parte-hartzea Gipuzkoan hondakinen prebentzioa sustatzeko abian dauden ekimenen balantze batekin hasi du. Abian dauden proiektuen artean, Ormazabalek etxeko eta komunitateko konpostatzearen, jangarriak baina ez-merkaturagarriak diren elikagaien berrerabileraren, Elikagaien Bankuaren bitartez eta konpostatzearen bitartez etxeetan nahiz sorleku handietan bildutako hondakin organikoen balorazio neurrien garrantzia azpimarratu du.

Neurri hauek eta beste batzuek Hondakinen Plan Orokorraren Aurrerapen dokumentuan bildutako Prebentzio eta Konpostatze programetan biltzen dira eta Planak honako helburu hau ezartzen du: hondakinen %11 eta urteko materia organikoen 60.000 tonen konpostatzea gutxitzea 2016rako.

Antolatzaileen eskariz, hizlari guztiek Europako agintaritzei eskaerak eta gomendioak egin behar dizkiete, urte amaieran argitaratuko den Hondakin Organikoei buruzko Liburu Berdean kontuan hartu ahal izango direnak.

Bere parte-hartzearen zati honetan, Garapen Iraunkorreko diputatuak zenbait proposamen eta gomendio hauek egin ditu, besteak beste, materia organikoaren gaikako derrigorrezko bilketa ezartzea, sortutako konposterako kalitate estandarrarekin batera; zerga eta tarifa politikak sustatzea, gaikako bilketa eta konpostatzea suspertu eta hondakinen masako ezabatzea zigortuko dutenak; eta dentsitate baxuko egoitza areetan etxeko konpostatzea laguntzeko neurriak derrigorrez ezartzea.

Halaber, merkaturatu ezin diren baina kontsumorako baldintza guztiak betetzen dituzten elikagaiak berrerabili eta horiei erabilera soziala emateko programetan parte hartzen duten elikagai produktore eta banaketa sareei zerga pizgarriak ematea ere gomendatu du, eta,

2005az geroztik Gipuzkoan antolatzen den Prebentzioaren Astearen aurrekaritik abiatuta, Hondakinak Murrizteko Europako Astea eta hondakinen prebentzioaren inguruko informazioa eta hedapena sustatzen dituzten ekimen guztiak babestea proposatu.

Contenido patrocinado