EUSKADI.-Mauricio Rinaldi aditu argentinarrak antzerkirako argiztapenari buruzko ikastaroa emango du asteazkenean Bilbon

Actualizado: lunes, 2 marzo 2009 11:59

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

BilbaoEszena Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko Antzerki Baliabideen Zentroa eta ATAE Arte Eszenikoetarako Teknikarien Elkarteak "Diseinuaren prozesua antzerkigintzarako argiztapenean" izenburuko ikastaro antolatu dute asteazkenerako. Teoria eta praktika lotuko dituen ikastaro magistrala zazpi ordukoa izango da eta alorrean aditua den Mauricio Rinaldi argentinarrak eskainiko du. Ikastaroa Otxarkoagako Udaltegian da hitzordua, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etaik 19:00etara.

BilbaoEszenako ekimen hau argiztatzaile berriei zein dagoeneko haien ikuskizunetarako argiztapen diseinuak egiten dabiltzanei zuzendurik dago, bai eta argia lantzeko era berezia bere eguneroko lanean erabili nahi duen arte eszenikoetako edozein teknikariri ere, antolatzaileek adierazi dutenez.

Ikastaroan, hasierako ideia espresibo batetik hasita, argiztapenaren diseinua lortzeko metodologia azalduko da, teknikarekin harreman dialektikoan nola ipintzen den diseinua egin ahal izateko. Eskola bi ataletan zatituko da: lehenegoan, diseinuaren prozesuari buruzko azalpen teorikoa egingo da; bigarrenean, ikasleek praktika bat egingo dute, azaldutako metodoa erabiliz. Amaieran, parte-hartzaileek metodoaren alde onak eta balizko akatsak baloratuko dituzte.

Ikastaroa Mauricio Rinaldik emango du, irakaslea eta Filosofian lizentziatua estetikaren adarrean Buenos Aireseko Unibertsitatean. Elektronika teknikaria ere bada, operan berezitutako argiztapen eszenikoaren diseinatzailea, nahiz eta arlo eszenografikorako eta erakusketetarako ere argiztapena diseinatzen duen. Buenos Aireseko Teatro Avenidaren berrirekitzeko aholkularia eta argiztapen-burua izan da, bai eta argiztapen eszenikoko irakaslea Artearen Institutu Unibertsitario Nazionalean eta Palermoko Unibertsitateko Arte eta Teknologia Zentroan.