EUSKADI.-Mercedes Estebanez Carrillo da Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari berria

Actualizado: martes, 16 junio 2009 18:52

GASTEIZ, 16 Jun. (EUROPA PRESS) -

Mercedes Estebanez Carrillo izendatu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko zuzendari. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua da Estebanez, Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko arloan.

Gaur arte, eta 1997. urtetik, Arabako Ospitale Psikiatrikoko eta Ospitaletik Kanpoko Buruko Osasuneko zuzendari mediko karguaren ardura izan du.