EUSKADI.-Metro Bilbaok zerbitzua egokituko du Aste Santuko eskarira, bidaiarien kopurua "nabarmen" jaitsiko dela aurreikusiz

Actualizado: lunes, 6 abril 2009 15:39

BILBO, 6 Abr. (EUROPA PRESS) -

Metro Bilbaok bidaiarien eskarira egokituko du bere zerbitzua Aste Santuan zehar, sasoi horretan okupazioa txikiagoa izaten delako, edozein igandetako batez bestekoa baino %40 txikiagoa alegia. Urtez urteko datuei adituz, urte osoan erabiltzaile gutxien dagoen garaia dela ikusten du Metro Bilbaok.

Horrela, bezeroak "nabarmen" jaitsi arren, programatutako zerbitzuak, oro har, Metro Bilbaok edozein jaiegunetan eskaintzen dituen ordutegi eta maiztasunak errespetatzen ditu. Azpimarratu behar da, ordea, aurreko urteetan bezala, gauetako zerbitzua dela

erabiltzaileen jaitsiera horren ondorioz murrizten dena.

Metro Bilbaoko arduradunen arabera, metroa masak garraiatzeko diseinatuta dago eta eskaria masiboa denean giza baliabideak eta baliabide teknikoak biderkatzen dituen bezala, eskaria erdira jaisten denean, Aste Santuan bezala, baliabideak eskari horretara egokitzen dira.

Horrela, asteazken honetatik datorren astelehenera arte, zerbitzua

22:20tik 23:00etara artean amaituko da, helmugen arabera. Azken trena 22:55ean irtengo da Etxebarritik Portugaletera eta 23:00etan Plentziara. Beste norabidean, azken trenak Plentziatik 22:20an eta Portugaletetik 22:35ean abiatuko dira. Egun horietan ez da gaueko zerbitzurik izango, ez eta gaueko tren zerbitzurik ez eta autobusezko zerbitzu osagarririk ere emango.

Pazko Astean -apirilaren 13tik 19ra - aldaketa hauek izango dira: 7:00etatik 10:30etara, Plentziako maiztasuna, norabide bietan, 18 minutukoa izango da 20koa barik; aste horretan Bezeroen Arretarako Bulego bakarra egongo da irekita, San Inazioko geltokikoa, eta ohiko ordutegiarekin arituko da, 8:30etatik 19:30etara.