EUSKADI.-Metro Bilbaoko zortzi langilek ibilgailuak eramango dituzte Tindufeko sahararren errefuxiatuentzako

Actualizado: miércoles, 22 abril 2009 14:58

BILBO, 22 Abr. (EUROPA PRESS) -

Metro Bilbaoko hainbat langilek denbora librea erabiliko dute, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak emandako ibilgailuak Alacanteraino

gidatzeko. Handik Aljeriara eramateko ontziratuko dira, Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetan Saharako agintarien esku uzteko, garraio konpainiako iturriek jakinarazi dutenez.

Oraingoan, Metro Bilbaoko zortzi langile joango dira EuskoTren, EuskoTran, Eusko Trenbide Sarea (ETS) eta Larrainetako Funikularreko langileekin batera, Saharako Herriarekiko Elkartasuneko Karabanan. Bihar abiatuko da karabana, 9:00etan, Gasteizko tranbiaren Ibaiondoko instalazioetatik.

Guztira 21 ibilgailu eman ditu Herrizaingo Sailak, furgonetak eta lur orotako ibilgailuak tartean. EAEko trenbide alorreko boluntarioek 800 kilometro egingo dituzte.