EUSKADI.-Miguel Angelen "Lorenzo de Medicis" obra izango da gaur protagonista Bilboko Artelan Berreginen Museoan

Actualizado: jueves, 26 febrero 2009 12:08

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Artelan Berreginen Museoak bere bildumaren pieza esanguratsuenak sakonago ezagutzeko "Artelana bere testuinguruan" hitzaldi zikloarekin jarraituko du gaur arratsaldean, eta Miguel Angelen "Lorenzo de Medicis" izango da saioko artelan protagonista, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.

Arte grekoa eta errenazentista ikusleengana hurbiltzea bilatzen du ekimenak horretarako prestatu diren hitzaldien bidez eta ikasketaren xede diren artelanen azterketaren bidez, museotik antolatutako ibilbidearekin batera. Hitzaldi bakoitzean, museoko bilduma iraunkorreko artelan bat aukeratzen da, ikuspuntu artistiko zein historikotik aztertzeko. Doakoak diren hitzaldiak 18:00etan hasten dira.

Horrela, historiako artista handienetarikoa den Miguel Angelen "Lorenzo de Medicis" obra aukeratu da biharko saiorako. Jatorrizko lana Florentziako San Lorenzo elizan ikus daiteke, eta Medicistarren Kaperan aurki daitekeen eskulturaren atala da, florentziar duke honen hilobirako eginikoa.

Errenazimenduko lan nagusienetakoa da, politikari honen alderdi humanistikoa erakutsi nahian, eta keinu pentsakorrean, Miguel Angelek egindako erretratu idealizatua izaki. Grezia klasikoko edertasunaren eredua jasotzen da lan honetan, Quattrocento garaiako berezitasuna, erromatar enperadore bat bezala jantzirik eta pertsonaia, hilezkor bihurtu arteraino.