EUSKADI.-Mikel Urdangarinek kontzertu "intimista eta oso berezia" eskainiko du larunbatean Bilboko Artelan Berreginen Museoan

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 1 enero 2009 12:16

BILBO 1 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren menpeko Bilboko Artelan Berreginen Museoak Mikel Urdangarinen kontzertu "intimista eta berezi" batekin ospatuko du urte berriaren etorreta larunbat honetan. Emanaldia 20:30etan hasiko da eta sarrerak, 3 eurotan, museoan bertan eskuratu ahal izango dira. Sarrera 200 pertsonara mugatuko da.

Kontzertua, umeentzako tailer arrakastatsuekin eta publiko ororentzat erakusketara egiten ari diren bisita gidatuekin batera, Gabonetako programazioaren baitan kokatzen da, museoko arduradunek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Mikel Urdangarin (Zornotza, 1971) euskal kantugintzako abeslari errekonozituenetarikoa da. Artelan Berreginen Museoan emango duen ordu eta erdi inguruko kontzerturako errepertorio "intimista bat" aukeratu du, kanpoan ematen dituen kontzertuetarako aukeratzen duena normalean, eta beraz, Euskal Herriko ikuslegoa formatu hau ikusteaz ez dago ohituta.

Honenbestez, ohiko taldekidea den Nika Bitchiashvili biolin-jotzailearekin arituko da soilik eta bere diskografiako ibilbide luzetik "hain berezia den eszenatoki batentzako propio aukeratutako errepertorioa aukeratu du: Berreginen Museorako". Horrela, "Haitzetan", "Badira hiru aste", "Lo" edo "Anek idatzi dit zutaz" izango dira entzungai, besteak beste.

Contenido patrocinado