EUSKADI.-Milaka Urteko Kulturen Jardunaldiek Balkanak hurbilduko dituzte Gasteizera datorren astelehenetik hainbat jarduerekin

Actualizado: jueves, 13 agosto 2009 18:52

GASTEIZ, 13 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, Milaka Urteko Kulturetara Hurbiltzeko Jardunaldiak egingo dira abuztuaren 17tik 27ra bitartean, eta Balkanak izango dira protagonistak. Hitzaldiak, zine-forumak eta tailerrak izango dira jardunaldietan zehar, besteak beste, antolatzaileek adierazi dutenez.

Topaketak Gasteizko kaleetan egingo dira batez ere, "herritarrentzat topagune eta aisirako leku" izan daitezen. Maite Berrocal Kultura zinegotziaren esanetan, "Gasteiz hiri bizia denaren beste adibide bat dira jardunaldiak, baita abuztuan ere". Kalea aisirako gune eta herritarrentzako espazio bezala berreskuratzeko bide ematen duen jarduera dela gaineratu du.

Jardunaldien inaugurazioa datorren astelehenean izango da, 12:00etan, El Pilar hiri zentroan. Nikola Tesla asmatzaile kroziarraren "Nire asmakizunak (1856-943)" erakusketa irekiko dute egun horretan.

Jarduerak abuztuaren 278ra arte izango dira, eta, besteak beste, malabaren eta musika tresnen haurrentzako tailerrak, zine-foruma, Kosovo errealitate politikoari buruzko hitzaldiak eta Bulgariako ohiko elikagaien dastatze gastronomikoak antolatu dira.