Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 16/04/2009 16:54
EUSKADI

Mondragon Unibertsiteak Finlandiako hezkuntza-ereduan oinarritutako Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua emango du

   Mondragon Unibertsitateak (MU) Finlandiako hezkuntza-ereduan oinarritzen den Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradu titulua emango du datorren ikasturtetik aurrera, gauzak beste modu batean egiteko eta ikasle gazteak aldaketaren eragile dinamiko eta aktibo bihurtzeko helburuarekin, unibertsitate gipuzkoarreko arduradunek gaurko aurkezpenean azaldu dutenez.

   Titulu hori eskainiko duen Euskal Herriko eta Espainiako lehenengo unibertsitatea izango da MU. Europa osoan Finlandian baino ez dute titulu hori eskaintzen, herrialde hori ekintzailetzan oinarritutako hezkuntza-eredu berritzaileen harrobi baita.

   Graduaren eta, oro har, gradua eragin duten Finlandiako metodologien gaitasunak hiru multzotan sailka litezke: taldean ikastea, taldean lideratzea eta taldean ekitea. Izan ere, taldeak taldekideen baturak baino askoz gehiago eman dezakeelako ideia da oinarrizko kontzeptua.

   Gradu-tituluaren arduradunen iritziz, "taldean lan egin nahi duten pertsonentzat dago diseinatuta, metodologia berriak esperimentatzeko eta kultura berriak ezagutzeko interesa dutenentzat. XXI. mendeko enpresa-munduaren eskakizunei erantzuna emateko pentsatuta dago".

   Titulua diseinatu eta abian jartzeko, Mondragon Unibertsitateak Team Acadmy delakoa izan du laguntzaile. Finlandiako Jyväskylä Zientzia Aplikatuen alorreko Unibertsitatearen ekintzailetza-unitatea da hori, eta metodologia berritzaileak erabiltzen ditu ekintzailetza sustatzeko, hala nola talde-lana eta ekintza bidezko ikasketa. Team Academy-ren europar sarea hainbat herrialdetan ari da eredu eta metodologia horiek hedatzeko lanean.

   Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza gradu tituluak bost zutabe nagusi izango ditu: Finlandiako hezkuntza-eredua; taldean ikastea; mundu errealarekiko interakzioa, benetako enpresak sortuz; nazioarteko esperientzia eta, azkenik, proiektuarekiko grina eta gogo bizia.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.