EUSKADI.-Mozkortuta eta lapurtutako ziklomotor batean zihoan 31 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian

Actualizado: lunes, 1 junio 2009 17:17

DONOSTIA, 1 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 31 urteko gizonezko bat atzeman dute gaur goizaldean Donostiako erdialdetik motoz era ezegokian zirkulatu zuela-eta. Guztira, gorriz zeuden zortzi semaforori ez zien jaramonik egin eta agenteek geldiarazi eta alkoholemia proba egin ziotenean, baimendutako tasa boskoiztu egin zuen moto gidariak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gaurko 5:00ak izateko minutu eskas falta zirenean, Ertzaintzaren agenteek ziklomotor bat ikusi dute Donostiako Santa Katalina Zubiaren parean ziztu bizian igarotzen eta hainbat semafororen aurrean (Askatasun Etorbideko bi, Urbieta kaleko bi eta Zubieta kaleko beste bat) gelditu gabe pasatzen; aipatutako azken kalean geldiarazi dute ertzainek moto gidaria.

Susmagarriak zeraman ziklomotorra iazko urrian Donostiako Antiguo auzoan lapurtua izan zela egiaztatu dute agenteek. Era berean, egin zaizkion alkoholemia proben emaitzak adierazi duenez, baimendutako tasa (0,25 miligramo alkohol, arnastutako aire litro bakoitzeko) boskoizten zuen gidariak geldiarazi duten unean. 31 urteko susmagarria berehala atxilotu dute trafikoaren segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta.