EUSKADI.-Mugarik Gabe GKEk zinema eta kooperazio erakusketa antolatu du datorren asterako Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Irunen

Actualizado: miércoles, 18 marzo 2009 11:14

BILBO, 18 Mar. (EUROPA PRESS) -

Urtero bezala Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) "Zure Vision, Social Vision" izenburuko zinema eta kooperazio erakusketa antolatu du, eta martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, aldi berean, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Irunen (Gipuzkoa). Latinoamerikako herrialde desberdinetako bederatzi buruzagi eta zinemagile indigenek parte hartuko dute zinemaldian.

Antolatzaileek azaldu dutenez, ikus-entzunezko ekoizpenak gai anitzekoak dira eta nazioarte mailan zinema indigenaren kalitatea eta proposamenak adierazten dituzte. Brasil, El Salvador, Bolivia, India, Kolonbia, Txile, Namibia, Kanada, Venezuela eta Guatemalan egindako ekoizpenak ikusteko aukera izando d aurten. Lan guztiak 2008ko irailean Bolivian ospatutako Herri Indigenen Nazioarteko IX. Zine eta Bideo Jaialditik aukeratu dira.

Herri Indigenen Zinema eta Komunikazioaren Koordinakunde Latinoamerikarrako (CLACPI) bost ordezkari indigenek ere hartuko dute parte zinemaldian. Gainera, aste horretan zehar, Bolivia, Kolonbia, Guatemala eta Txileko emakumezko lau buru indigenen partaidetza azpimarratu dute antolatzaileek; "Zinema eta Unibertsitateetan Boliviano Konstituzio Berria", "Gobernu Indigena Eskolak", "Emakume Indigena eta Komunikazioa" eta "Ameriketako III. Foroa Soziala" gaiak landuko dituzte beren hitzaldietan.

Jeannette Paillan CLACPI-ko koordinatzailearen esanetan, "emanaldiak garrantzi handia du, gure ikuspegitik gure errialitateak euskal ikusleari hurbiltzen baitio, ez beste inork kontatua. Baina baita gure lurraldeetan enpresa handiek burutzen dituzten proiektu asko euskal empresek egiten dituztelako ere, eta errealitate hori, tamalez, herritarrak ez du ezagutzen. Ez da ezagutzen gure lurrak jasaten duen suntsiketa, danon lurrak, ez bakarrik Herri Indigenen lurra".

Produkzio hauekin batera Nazioarteko Spot Sozialen II. Lehiaketan aurkeztu diren iragariak emango dira. "Kultura globalizatzaile eta alienatzailearen aurrean kumunikatzeko bide independienteak, pluralak eta anitzak bultzateko asmoarekin" jarri da martxan Spot Sozialen Nazioarteko II. Lehiaketa.