EUSKADI.-Musika sinfonikoaren eta operaren zaleei zuzenduriko kontzertua eskainiko ditu igandean Bilboko Udal Musika Bandak

Actualizado: viernes, 27 febrero 2009 19:14

BILBO, 27 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Musika Bandak Euskalduna Jauregiko Auditorioan igandeetan eskaintzen dituen kontzertuen zikloarekin jarraitzen du, eta igande honetan, 12:00etatik aurrera, musika sinfonikoaren eta operaren zaleek Rimsky-Korsakovekin eta Tchaikovskyrekin gozatzeko aukera izango dute, bel canto operako 12 pieza ezagunekin batera, Fernando Bonetek moldatutako eta zuzendutako kontzertuan. Izan ere, Fernando Bonete Albaceteko Udal Musika Bandako Zuzendari titularra izango da zuzendari gonbidatua.

Egitarauko lehen atala XIX. mendeko Errusiar musika nazionalistako bi maisu handiei eskainitakoa izango da. Nikolai Rimsky-Korsakoven "Capricho español"-ekin hasiko da emanaldia, bost mugimezduz osatutako fantasia orkestrala. Ondoren Tchaikovskyren "Capricho italiano"-rekin jarratuko du banda bilbotarrak, beste fantasia bat, lau mugimenduz konposatutakoa.

Kontzertuko bigarren atala "Gran Fantasia para Banda Sinfónica"-rekin hasiko da, Fernando Bonete Piqueras zuzendari gonbidatuak bereziki prestatu duena. "Tosca", "La Traviata", "El Barbero de Sevilla", "Madame Butterfly" edo "Carmen" bezalako opera ezagunen zatiekin konposatutako pieza bat da, seguruenik Bilboko eszenatoki operistikoan ezagunak egiten direnak.