EUSKADI.-Musikenek ganbera kontzertuak emango ditu Victoria Eugeniako Clubean, martxoaren 11, 18 eta 24an, eta apirilaren 1ean

Actualizado: lunes, 9 marzo 2009 19:21

DONOSTIA, 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak ganbera kontzertuak eskainiko ditu Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, asteazken honetan, martxoaren 11n, 18an eta 24an, eta apirilaren 1ean.

Zentroko arduradunek prentsa ohar batean jakinarazi dutenez, emanaldiak doakoak izango dira eta 20:00etan hasiko dira. Horrela, asteazken honetako saioko egitaraua J.S. Bachen obrek osatuko dute, emanaldia oboe eta biolinarentzako eginiko kontzertuarekin bukatuz.

Martxoaren 18an, Enof Boskoteak haize eta piano kontzertu bat eskainiko du, Mozart, Jean Françaix eta Nielsenen piezekin; hilaren 24an, Ensemble Eusebius taldeak Mozart, Dvorak eta Ravelek hari, xirula, klarinete eta arpa laukoterako eginiko "La introducction et allegro" obrak interpreatuko ditu; azkenik, apirilaren 1ean, Tsasaldi seikoteak Beethovenen piezak joko ditu.