EUSKADI.-Nagusientzako dantzaldia izango da igandean Bilboko La Casilla pabiloian, Amigos del Swing orkestrarekin

Actualizado: viernes, 22 enero 2010 13:12

BILBO, 22 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak igandero antolatzen dituen nagusientzako dantzaldien saio berri bat izango da igande honetan La Casilla pabiloian, 17:30etan hasita. Oraingoan, Amigos del Swing orkestra izango da bere musikarekin arratsaldea girotzeko arduraduna.

Antolatzaileek prentsa ohar batean adierazi dutenez, bereziki nagusiei zuzenduta daude igande arratsaldetako dantzaldiak. Saio hauen bidez, antzinako txitxarriloen kutsua berreskuratu nahi du Bilboko Udalak.