EUSKADI.-Naroa Intxaustik eta Marife Nogalesek "Ah guarda sorella" opera errezitaldia eskainiko dute bihar Bilboko Arriagan

Actualizado: martes, 24 febrero 2009 14:17

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Naroa Intxausti sopranoak eta Marife Nogales mezzosopranoak "Ah guarda sorella" izenburuko opera errezitaldia eskainiko dute bihar Bilboko Arriagan, 20:00etatik aurrera, sarreraren salneurria 10 eurokoa izanik, antzoki bilbotarreko arduradunek gaur jakinarazi dutenez.

Bilboko Arriaga Antzokiko 2008-2009 denboraldiak "Arriagako Gelatxoak" deritzon ohitura zaharra berreskuratu du, eta abendua eta ekaina artean, antzokiko foyerrean eta aretoan zazpi ikuskizun eskainiko dira, errezitaldi eta kontzertuen artean, etorkizuneko euskal gazteak eta artista ezagunak bilduz.

Musika estilo anitzenak entzun ahal izango dira Arriaga Antzokiko kultur eskaintza zabalduko duten 'gelatxo' hauetan, eta prezio merke baten truke, igande goizetan hainbat emanaldi eta kontzertuz gozatzeko aukera izango da. Kantuaren euskal promesa gazteentzako kontzertuak eskainiko dira, non promozionatu eta Arriagan abestuz eskarmentua hartu ahal izango duten "Ahotsak" izeneko kontzertuekin.

Horrela, bihar, Naroa Intxausti sopranoak eta Marife Nogales mezzosopranoak "Ah guarda sorella" opera errezitaldia abestuko dute, Maria Vega piano-jotzailearen laguntzarekin.

"Arriaga Gelatxoak" egitarauaren hurrengo hitzordua martxoaren 4an izango da, Carmen Romeo sopranoarekin eta Francisco Corujo tenorrarekin; Ruben Fernandez Aguirre pianistaren laguntzarekin abestuko dute biek antzoki bilbotarrean.