EUSKADI.-Naturgas Energiak 8,7 milioi euro inbertituko ditu Serinya-Figueres gasbidean (Katalunia)

Actualizado: jueves, 26 marzo 2009 14:06

BILBO, 26 Mar. (EUROPA PRESS) -

Naturgas Energia taldeak apirilean ekingo die Serinya-Figueres gasbidea egiteko obrei, Katalunian. 22,3 kilometro luze izango da gasbidea, eta 8,7 milioi euroko inbertsioa egingo da, energia taldeko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Azpiegitura horren helburua da Figueres gas-sarera konektatzea eta, hala, gas naturalez hornitzea. Bide batez, egundaino herria eta alboko beste bat (Vilafant) gasez hornitu izan dituen gas natural likidotuko (GNL) instalazioa kendu ahalko da. Horrez gain, Navata eta Santa Llogaia D'Alguema udalerriak ere hornituko ditu gasez azpiegitura honek. Enpresaren kalkuluen arabera, sei bat hilabete iraungo dute obrek.

Hamar hazbeteko diametroa izango du azpiegitura berriak, hiru balbula-posizio Serinya, Navata eta Vilafanten, eta hiru erregulazio eta neurtze-estazio herri horietan bertan.

Naturgas Energiak ingurune horretan egiten duen bigarren proiektu handia da hau, Gas Figueres enpresa erosiz geroztik. Figueresko sareak aldatzeko Plan Gidaria izen zen lehenbizikoa, non sare zaharren ordez polietilenozkoak ari diren jartzen. Sei milioi euroko aurrekontua du, eta amaitzear dira jada obrak.da.