EUSKADI.-Nazioarteko lehen mailako zientzialariek teknologia espintronikoari buruzko tailer batzuetan parte hartu dute EHUn

Actualizado: viernes, 24 julio 2009 18:02

BILBO, 24 Jul. (EUROPA PRESS) -

Kanada, Txina, Espainia, Amerikako Estatu Batuak (AEB) eta Errusiatik heldutako lehen mailako zenbait zientzialarik Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Leioako campusa) egin ziren "Spintronics Days" jardunaldietan parte hartu zuten uztailaren 15ean eta 16an. Ekitaldian, ikertzaileek euren lanak aurkeztu zituzten eta 'spin'-arekin erlazionatutako gaietan lagundu zuten, besteak beste, elektronikan, optikan, magnetismoan eta materialen zientzian.

EHUko iturriek gaur adierazi dutenez, espintronika mugimendu elektronikoak biratzeko duen ahalmenean oinarrituta dago eta silizioaren ohiko teknologia, berriz, karga elektronikoan. Elektroien 'spin'-ak sortzen du magnetismoa, inoiz iparrorratza erabili duten edo imanarekin jolasten aritu diren guztientzat ezaguna dena, alegia.

Espintronika fisikaren eta teknologiaren adar askorekin lotuta dago eta ohiko elektronikarekin konpon ezin daitezkeen arazoak konpon ditzake. Zehazki, egungo ekipo elektronikoen ahalmena zabal dezake, datuak gordetzeko ahalmen handiagoa, energia kontsumo txikia, operazio azkarrago eta errazagoak, eta bizi ziklo luzeagoa eskaintzen baititu.

"Spintronics Days in UPV/EHU" jardunaldien antolatzaileak Ikerbasqueko irakaslea den eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Fisikoa Sailera atxikita dagoen Eugene Sherman, Ikerbasque fundazioa eta Quinst (Informazio, Zientzia eta Teknologia Kuantikoko Taldea) izan dira.

Eugene Sherman Errusiako Landau Institutuko Fisika Teorikoan doktorea da, eta nanoegitura, espintronika eta magnetismo kuantikoko ikerketa ildoetan egiten du lan. 2008an, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Fisikoa Sailean sartu zen, hainbat herrialdetatik etorritako beste zientzialari ospetsu batzuekin batera, ikastegi honek ikerketaren arloan duen bikaintasuna indartzen laguntze aldera.

Gainera, jardunaldi hauei esker ere, hurrenez hurren Ikerbasquen Donostiako eta Bilboko egoitzetan diharduten L. Tokatly eta Lian-Ao Woo irakasleek espintronikaren alde egindako ekarpenen berri eman zaie denei.