EUSKADI.-Oñatiko eta Azkoitiko udaberriko musikaldiak hasiko dira asteburu honetan

Actualizado: viernes, 8 mayo 2009 13:20

BILBO, 8 May. (EUROPA PRESS) -

Udaberriro moduan, musika instrumentalaren eta ahots-musikaren jarraitzaileek hitzordua izango dute datozen lau asteburuetan Oñatin eta Azkoitian. Aurten ere, maila handiko musikariek esku hartuko dute musika entzuteko bi leku paregabeetan: Oñatiko Santa Ana Antzokian, eta Azkoitiko Santa Kruz Komentuan. Larunbatero izango dira emanaldiak Azkoitian, eta igandero berriz, Oñatin, asteburu honetan hasita.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak eta Oñatiko eta Azkoiti udalek elkarlanean antolatutako musikaldia hauek, musikari gazteentzat aukera paregabea dira beraien lana aditzera emateko, bai eta musikazaleentzat ere, herrietan askotan entzun ez daitekeen musika entzuteko parada ezin hobea izaten baita.

Horrela, lau emanaldi izango dira herri bakoitzean, bihar eta maiatzaren 16an, 23an eta 30ean Azkoitian, eta igande honetan eta maiatzaren 17an, 24an eta 31n Oñatin. Parte hartuko dute musikarien eta taldeen artean daude Iñaki Alberdi eta Iñigo Aizpeolea eskusoinu bikotea, L'Empordako Ganbera Orkestra, Rosamunda hari hirukotea eta Claudi Arimany flauta-jotzailea, Raquel Andueza sopranoa eta Jesus Fernandez Baena tiorba-jotzailea, Idoan soka laukotea, eta Andeka Gorrotxategi tenorea eta Josu Okiñena pianista.