EUSKADI.-Ortuellako Udalak (Bizkaia) futbol Kopako finalerako bi sarrera zozkatuko ditu herritarren artean maiatzaren 5ean

Actualizado: miércoles, 15 abril 2009 15:02

BILBO, 15 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ortuellako Udalak (Bizkaia) Athletic Club eta F.C. Barcelona futbol taldeek maiatzaren 13an Valentzian jokatuko duten Kopako finalerako sarrerak lortzeko zerrenda bat zabaldu du. Athletic Fundazioko kide izateagatik Ortuellako Udalak bi sarrera jasoko ditu, eta horiek dira, hain zuzen ere, www.ortuella-online.org/zozketa.aspx webgunearen bidez izena ematen duten guztien artean zozkatuko diren sarrerak. Zozketa maiatzaren 5ean izango da.

Gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan eman du Oskar Martinez Ortuellako alkateak zozketaren berri. Alkateak azaldu duenez, herrian erroldatutako pertsona guztiek eman ahal izango dute izena. Horretarako, aipatutako webgunean sartu eta NAN zenbakia eta posta elektronikoko kontu bat eman beharko dituzte sarrerak lortu nahi dituztenek. Izena emateko epea gauerdian hasi da eta apirilaren 30ean amaituko da.

Behin izena emanda, parte-hartzaile bakoitzak zenbaki bat jasoko du posta elektronikoan, eta hori izango da, hain zuzen, zozketarako zenbakia. Finalerako sarrera bien zozketa izena emateko epea agortu osteko asteartean egingo da, alegia, maiatzaren 5ean, 19:00etan, Ortuellako Udaleko Osoko Bilkuren aretoan. Irabazleen izenak udalerriko webgunean argitaratuko dira, eta sarrerak maiatzaren 11an emango zaizkie irabazleei.

"Gardentasun osoz eta joko arau argiak ezarriz, gure herrikide guztiei gure ustetan historikoa den partidu batera joateko aukera eman nahi diegu", adierazi du Oskar Martin Ortuellako alkateak, eta herriko biztanleak izena ematera animatu ditu. Era berean, Valentziara joateko aukera ez dutententzako, Udalak Otxartaga plazan pantaila erraldoia jarriko du, finala zuzenean jarraitu ahal izateko; euria egiten badu, Otxartagako frontoian -plaza ondoan- kokatuko da.p