EUSKADI.-Ostiraletik desagertuta dagoen Gasteizko 59 urteko gizon bat ari dira bilatzen Uribarri Ganboako urtegiaren inguruan

Actualizado: jueves, 14 mayo 2009 14:49

GASTEIZ, 14 May. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak bilaketa dispositibo bat jarri du martxan Arratzu Ubarrundian (Araba), Uribarri Ganboako urtegiaren inguruan, Gasteizko 59 urteko gizonezko bat aurkitzeko. Senideek salatu dute gizonezkoaren desagerpena.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean jakinarazi zioten senideek Ertzaintzari desagertutako gizona ostiralean ez zela etxera itzuli eta ordutik ezin izan direla berarekin harremanetan jarri.

Berehala jarri zen martxan ohiko ikerketa eta, ordu batzuk geroago, desagertutako gizonezkoaren autoa aurkitu zuten Uribarri Ganboako urtegiaren inguruan.

Hori dela eta, gaur goizean bertan, eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiak Artatzeko teknikari batekin koordinatuta, Ertzaintzaren Mendi Erreskateko Taldea, Txakur Unitatea eta Urpekarien Taldea mobilizatu dira urtegiaren ertzak arakatzeko. Helikoptero bat ere zonaldean dago, bilaketan eta zonaldea miatzeko lanetan laguntzeko.