EUSKADI.-"Oteiza.Bizirako proiektua" erakusketa izango da ikusgai Tolosako (Gipuzkoa) Aranburu Jauregian bihartik aurrera

Actualizado: jueves, 5 marzo 2009 19:29

DONOSTIA, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak antolatutako "Oteiza.Bizirako proiektua" erakusketa ibiltariak Tolosako (Gipuzkoa) Aranburu Jauregia du hurrengo geltoki, eta artistaren ibilbidea jorratzen duen erakusketa bihartik martxoaren 29ra ikusi ahal izango da.

Oteizaren ibilbidea jasotzen duen erakusketak Zarauzko Arte eta Historiaren Museoan izan zuen abiapuntua. Orion, Azkoitian, Eibarren eta Arrasaten ere, eskulturan, arkitekturan zein poesian artista oriotarrak izandako bilakaera gertutik ezagutu ahal izan dute.

Erakusketarekin batera, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horrela, besteak beste, bihar bertan, Oteizaren lagunen arteko mahai-ingurua izango da; martxoaren 7an eta 14an bisita gidatuak egin ahal izango dira eta performance baterako ere parada izango da, martxoaren 28an.