EUSKADI.-Pakistan.- Elur-jausi batek 19 hildako utzi ditu Pakistango iparraldean

Actualizado: jueves, 18 febrero 2010 13:20

ISLAMABAD, 18 Feb. (Reuters/EP) -

Pakistango iparraldean kokatuta dagoen herrixka batean gaur gertaturiko elur-jausi batek 19 hildako eragin ditu eta 40 lagun isolaturik gelditu dira, Poliziak jakinarazi duenez.

"Lehenengo informazioen arabera, 40 pertsona daude harrapatuta eta auzokideek beraiek 18 edo 19 gorpu berreskuratu dituzte", adierazi dio Mohamed Ilyas tokiko Poliziako buruzagiak Reuters berri-agentziari. Halaber, hildako gehiago egon daitezkeela zehaztu du.

Ilyasek azaldu du Ipar-mendebaldeko Mugako probintziako Gobernuak helikopteroak eta makineria eskatu dituela zaurituak handik atera eta bideak garbitzeko.

"Egoera oso zaila da", deitoratu du Ilyasek. "Luiziek errepideak blokeatu dituzte. Elurreko bost edo sei oin daude eta premiazko laguntza behar dugu", gaineratu du.