Urgente Toxo: "La reforma laboral no se justifica ni por el contexto ni por sus formas"
Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 18/03/2010 12:36
EUSKADI

Palestinari bururuzko "Welcome" erakusketa izango da ikusgai Sopelan (Bizkaia) apirilaren 9ra arte

   Sopelako (Bizkaia) Kurtzio Kultur Etxeak Palestinari buruzko "Welcome" erakusketa hartuko du apirilaren 9ra arte. Erakusketaren bidez, Bakea eta Duintasuna elkarteak eta Biladi Palestinar Kultur Zentroak herri palestinarraren errealitatea hurbildu nahi diete herritarrei. Erakusketa 14 taulek osatzen dute; horietan autore ezberdinen argazkiak, mapak, testu laburrak eta Palestinako olerkarien bertsoak daude. Erakusketarekin batera, hitzaldi bat egingo da martxoaren 23an, arratsaldeko 18:00etan, Kurtzio Kultur Etxean bertan.

   Sopelako Udaleko iturriek gaur jakinarazi dutenez, Bakea eta Duintasuna garapenerako lankidetzaren, elkartasunaren eta giza eskubideen esparruan lan egiten duen elkarte independentea da, nazioarteko harreman zuzen eta solidarioagoak eraikitzeko asmoz gizartearen sentsibilizazioan eragina izan nahi duena mundu mailan garapen berdintsuago bat lortzeko.

   Bakea eta Duintasuna 1995. urtean sortu zen sentsibilizazio esparruan lanean hasi zelarik. Helburua gaur egun dagoen garapenaren ereduarekiko kontzientzia kritikoa sortzea zen, eredu hau bidegabe eta desberdintasunen eragiletzat hartzeagatik.

   Bestalde, Biladi Palestinar Kultur Zentroa 2003an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, herri palestinarraren eta euskaldunaren arteko harreman kulturalak sustatzeko helburuarekin. "Biladi" izena "nire lurra" esan nahi duen izen arabiarra da, Lurralde Okupatuetan eta errefuxiatuen kanpanentuetan sakabanatuta bizi diren zortzi milioi palestinarren lurra, alegia.

   Biladi elkarteak palestinarren errealitatea, bizitza, kultura, ohiturak eta tradizioak sustatu eta landu nahi ditu interesa duten erakunde eta pertsonengan.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama Reino Unido advierte de que defenderá "enérgicamente" las islas Malvinas Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.