EUSKADI.-Parisko Ensemble Orchestral taldeak kontzertua emango du gaur Bilboko Arriaga Antzokian

Actualizado: martes, 2 junio 2009 12:18

BILBO, 2 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bilbao 700 Fundazioak eta Bilboko Arriaga Antzokiak Parisko Ensemble Orchestal orkestraren kontzertua antolatu dute gaurko, 20:00etan hasita, antzoki bilbotarrean. Lawrence Fosterren zuzendaritzapean, kontzertuak Mari Kodama eta Momo Kodama pianista bertutetsuen parte-hartzea ere izango du.

Bilbon eskainiko duen lehenengo kontzertu honetan, orkestra paristar ospetsuak Zoltan Kodaly, Bohuslav Martinu eta Franz Schubert konpositoreen piezak joko ditu Lawrence Foster maisu kaliforniar ezagunaren zuzendaritzapean eta Mari eta Momo Kodama ahizpa pianista japoniar ezagunekin.

Parisko Ensemble Orchestral 1978. urtean sortu zuten Marcel Landowskik, Roland Bourdinek eta Jean-Pierre Wallezek, Parisen eta Frantziako Gobernuaren Kultura Ministerioaren mezenasgoarekin eta, egun, 31 urte geroago, heldutasun eta bikaintasun handia lortu ditu. 'De Mannheim' motako talde originala 43 musikarik osatzen dute eta "salbuespenezko eredu dira Europan", kontzertuaren antolatzaileek nabarmendu dutenez.

1998tik John Nelsonek zuzentzen du. Parisko Ensemble Orchestral pixkanaka eraldatuz joan da, eta egun, nazioarteko musika-eszenan gehien konbentzitzen dutenen artean errebelaziotzat hartzen da. Bira arrakastatsuei, mundu-mailan ezagutzen diren grabazioei eta publikoaren eta kritikaren esker onari esker, zirkulu bertutetsua sortu du eta horrek etorkizunean asmo handiko lorpen berriak erdiestera bultzatuko du.

Parisko Ensemble Orchestral Orkestrak Parisko Theatre des Camps-Elysees Antzokia eta Cathedrale de Notre-Dame izango ditu egoitzatzat kontzertuen denboraldiak dirauen bitartean. Orkestrako musikariek eta bakarlariek, ordea, ganbera musikako errepertorioa eta jende gazteari zuzendutako kontzertuak ere eskaintzen dituzte urte osoan zehar.