EUSKADI.-Pertsona bat hil da Errezilen (Gipuzkoa) bere autoa errepidetik irten, zuhaitz batekin talka egin eta su hartu ondoren

Actualizado: jueves, 26 marzo 2009 10:30

BILBO, 26 Mar. (EUROPA PRESS) -

Pertsona bat hil da gaur goizean Errezilen (Gipuzkoa) bere autoa errepidetik irten, malda batetik erori, zuhaitz bat jo eta su hartu ondoren, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra GI-3740 errepidean gertatu da, Urraki gainaren inguruan, Errezil udalerriaren barruan. Biktimak gidatzen zuen Opel Vectra autoa errepidetik irten da eta, malda batetik erori ondoren, zuhaitz bat jo du. Ondoren, autoak su hartu du.

Istripuaren ondorioz, autoan zihoan lagun bakarra hil egin da jasandako zauri larrien ondorioz. Ohiko eginbide judizialak eginda, gorpua Donostiako Patologia Forentseko Zerbitzura eraman dute autopsia egiteko.

Bestalde, Ertzaintza ikertzen hasi da istripuaren zergatiak argitzeko asmoz eta hildako pertsonaren identitatea zehazteko helburuarekin.