EUSKADI.-Pertsonba bat hil da Ekoran (Araba) zihoan kamioiarekin errepidetik irten eta amildegi batetik behera erori ondoren

Actualizado: lunes, 16 febrero 2009 19:04

GASTEIZ, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Pertsona bat hil da gaur arratsaldean A-2126 errepidean Ekoran (Araba) gertatu den den zirkulazio istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 14:00etan jazo da eta oraindik istripua zerk eragin duen ikertzen ari dira. Kamioi bat A-2126 errepidetik zihoan, Ekora parean eta errepidetik irten eta malda batetik amildu egin da.

Jasandako zaurien ondorioz, kamioian zihoan bidaiarietako bat ia berehala hil da, eta bertaratutako medikuak bere heriotza baieztatu du. Kamioian zihoan beste bidaiari bat ere zauritu da.