EUSKADI.-Portugaleteko Udalak (Bizkaia) hainbat jarduera antolatu ditu Emakumearen Hamabostaldian

Actualizado: jueves, 26 febrero 2009 14:38

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Portugaleteko Udaleko (Bizkaia) Hezkuntza eta Gazteria Sailak Emakumearen Hamabostaldia antolatu du eta hainbat jarduera eskainiko ditu martxoaren 8an ospatzen den Emakumearen Eguna dela eta, Udal portugaletetarreko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Emakumearen Hamabostaldia Gazte Gelan ospatuko da, eta, besteak beste, erakusketa bat, antzerki-lan bat eta neskentzako defentsa pertsonaleko ikastaro bat jasoko ditu.

Erakusketa SOS Arrazakeria erakundeak antolatu du, "Emakumea, etorkina, bizilaguna" izenburupean. Beren herrietatik kanpo bizi behar izan duten hainbat emakumeren bizimodua islatzen du erakusketak, eta martxoaren 2tik 14ra izango da ikusgai.

Bestalde, "La violencia de genero no es un cuento" antzezlana Gazte Gelak eskainiko du, martxoaren 6an, 21:00etan hasita. Azkenik, defentsa pertsonalaren ikastaro bat izango da neskentzat, martxoaren 3, 5, 10, 12, 17 eta 24an, 19:30etik 21:00etara. Parte hartu ahal izateko, aldez aurretik eman behar da izena. Jarduera horiek guztiak Gazte Gelan egingo dira, 14 eta 30 urte bitartekoei begira, eta doakoak dira guztiz.