EUSKADI.-Ralfe Band pop talde ingelesa izango da martxoaren 13an Donostiako Victorias Eugenian Antzokiko Clubean

Actualizado: miércoles, 4 marzo 2009 18:25

DONOSTIA, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ralfe Band taldearen kontzertua izango da martxoaren 13an Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Clubean, 20:30etatik aurrera. Oly Ralfe buru duen taldea azken urteetako aurkikuntza handienetakoa da pop ingeles independentearen sailean, taldearen soinu instrumental garbiari eta abesti liluragarriei esker.

Taldearen azken diskoak, "Attic Thieves" izenburukoak, lehenengo lan distiratsuarekin -"Swords"- lortutako tokia sendotu du, eta gaur egun, dudarik gabe, Ingalaterrako talde orijinal, melodiko eta poetikoenen artean dago Ralfe Band.

Kontzerturako sarrerak 10 eurotan daude salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta Kutxaren ohiko kanaletan (Telekutxa, Servikutxa eta www.kutxa.net webgunea).