EUSKADI.-Rally.- Luc Alphand ondo sendatzen ari da eta ibiltzen ere hasi da ospitaleko gelan

Actualizado: martes, 30 junio 2009 19:05

CLERMONT-FERRAND (FRANTZIA), 30 Jun. (EUROPA PRESS) -

Luc Alphand moto-gidari frantsesa ondo sendatzen ari da eta ibiltzen ere hasi da ospitaleko gelan. Alphandek erorketa larri bat jasan zuen joan den igandean Rand'Auvergne Rallyan eta atzo lau orduko ebakuntza egin zioten bizkarrezurrean (C7 eta T1 zerbikalak).

"Luc oso nekatuta dago, baina ongi. Gaur goizean, medikuak bertan zeudela, joan-etorri bat egin du oinez ospitaleko gela barruan", adierazi du Alphanden adiskidea den Christian Lavieillek www.luc-alphand.com taldearen webgunean. Alphand eskiko munduko txapelduna izan zen eta Dakar Rallya irabazi zuen 2006an.

Gainera, "gorputz-adar guztiek" erantzuten dutela esan du Lavieillek, eta gau osoan zehar inork ez duela lorik egin gaineratu. "Horrek adore handia eman dio, baina atseden hartu behar du indarrak berreskuratzeko", adierazi du.