EUSKADI.-Renfek aldiriko tren bereziak antolatu ditu Bilbon larunbaterako, Athletic-Real Madril partida dela eta

Actualizado: jueves, 12 marzo 2009 19:24

BILBO, 12 Mar. (EUROPA PRESS) -

Renfek Aldiriko tren bereziak eskainiko ditu larunbatean Bilbo erdigunean, 22:00etatik aurrera San Mamesen jokatuko den Athletic Club eta Real Madril taldeen arteko futbol partida dela eta. Egitasmoak joaneko bidaia indartzea eta, batik bat, San Mameseko geltokitik itzulera erraztea du xede.

Konpainiak gogoratu duenez, 1990eko martxotik, beste garraio publiko batzuek bezala, Renfe Aldirikoak denboraldi osoan zehar San Mamesera joateko tren zerbitzu berezia jarri du martxan, geltokia

leku aproposean baitago futbol zelaiaren ondoan. San Mameseko aldirikoen geltokiak bi sarbide ezberdin ditu San Mameserako orientazio ezin hobearekin.

Partiduaren osterako, ohiko aldiriko zerbitzuez gain, Renfek lau tren berezi jarriko ditu Bilbo erdigunean. Tren guztiak San Mamesen geldituko dira, C-1 (Bilbo Santurtzi) eta C-2 (Bilbo-Muskiz) lineetako ibilbidean aurkitzen delarik. Horrez gain, C-3 (Bilbo-Urduña) linearekin lotura bermatuko da, nola joaterako hala itzulerako bidaian.