EUSKADI.-Salgai daude abuztuaren 28an Hondarribian estreinatuko den "Hormen arteko oihartzunak" ikuskizunerako sarrerak

Actualizado: miércoles, 22 julio 2009 13:53

DONOSTIA, 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan abuztuaren 28an Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan estreinatuko den "Hormen arteko oihartzunak" ikuskizunerako sarrerak salgai daude herri gipuzkoarreko turismo bulegoan, Musika Hamabostaldiko antolatzaileek gaur iragarri dutenez.

Gainera, Musika Aitzakia zikloko Ziburu, Kanbo eta Miarritzeko kontzertuetarako sarrerak ere eskuragai daude udalerri hauetako turismo bulegoetan zein Musika Hamabostaldiko (Donostiako Zurriola hiribidea, 1) bulegoetan, kontzertu bezpera arte. Bulego bakoitzak dagokion udalerriko sarrerak saltzen ditu.

Horrez gain, Donostiako Kubo aretoan egingo diren ekitaldietarako (abuztuak 13, 20 eta 27 eta irailak 3) gonbidapenak eskuragai daude Hamabostaldiko bulegoan.