EUSKADI.-Salgai daude "Argia" aldizkariak ekainaren 6rako Donostian antolatu duen bertso saiorako sarrerak

Actualizado: miércoles, 13 mayo 2009 14:04

DONOSTIA, 13 May. (EUROPA PRESS) -

"Argia" aldizkariak bertso saio bat antolatu du ekainaren 6rako Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 20:00etan hasirta, eta dagoeneko salgai daude han izateko sarrerak, 10 euroko prezioan aldizkariko arduradunek gaur jakinarazi dutenez.

Saioko bertsolariak, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Xabi Paya eta Iñaki Murua izango dira. Gai jartzaile lanetan Estitxu Eizagirre ariko da eta bertso musikatuak ere izango dira Eñaut Agirre, Imanol Kamio eta Aitor Atxegaren eskutik.

"Argia" aldizkariaren harpidedun direnek bi sarrera doan eskura dezakete, eta gainontzekoek 10 euroren truke. Sarreren erreserba telefonoz (943 37 15 45) edo internetez egin daiteke, eta erreserba egin ondoren, sarrerak ekitaldiaren egun berean leihatilan jaso eta ordainduko dira.