EUSKADI.-Sandra Ferro soprano gazteak kontzertua emango du gaur Bilbon, Aida Monasterio pianistak lagunduta

Actualizado: miércoles, 18 febrero 2009 11:06

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ardurapean dagoen Bilbao Musika erakundeak doako hiru kontzertu antolatu ditu Juventudes Musicales elkartearekin elkarlanean, eta lehenengoa gaur iluntzean izango da, 20:00etan hasita. Sandra Ferro soprano gazteak eta Aida Monasterio pianistak ahots eta piano kontzertu bat eskainiko dute BilbaoMusikako auditorioan, antolatzaileek adierazi dutenez.

Sandra Ferro (Castello, 1983) 'Primer Premio Extraordinario de Grado Medio de Canto' delako saria eskuratu zuen 2004an Valentzian. 2008ko ekainean, Madrilgo Kantuko Goi Eskolan burutu zituen ikasketak, kalifikaziorik altuenak lortuz. 2008an ere, 'IV Premio Hispanica para Jovenes Interpretes Liricos' saria eskuratu zuen eta 2007ko azaroan, 'Concurso Permanente de Jovenes Interpretes de Juventudes Musicales de España' delakoko bigarren saria.

Besteak beste, Teresa Berganza, Montserrat Caballe, Miguel Zanetti, Ana Luisa Chova edo Alejandro Zabala bezalako ikastaroak magistralak jaso ditu. TVEn Fernando Argentarekin lan egin du eta gaur egun, Catedratica Aida Monasterio eskolarekin, kantu teknika eta ahots errepertorioa hobetzen dihardu.

Bestalde, Aida Monasteriok Pianoaren Goi Ikasketak burutu zituen Cordobako Musikako Erret Kontserbatorioan eta Madrilen sakondu zituen bere ikasketak. Madrilgo Repertorio de Opera y Oratorio izeneko musika kontserbatorioan irakaslea izan da, Pedro Lavirgen Tenore Katedran, eta gaur egun, klaseak ematen ditu Madrilgo Kantuko Goi Eskolan. Kolaborazioetan berezitua, lirikaren figura handiekin lan egiten du piano-jotzaile bezala.

Gaurko emanaldiko programa bi zatitan banatuko da: lehenengoan, Johannes Brahms, Claude Debussy, Giuseppe Verdi, Vicenzo Bellini eta Gioacchino Rossini obrak interpretatuko dituzte; bigarrenean, atsedenaldiaren ondoren, Joaquin Rodrigo, Jesus Guridi, Federico Moreno Torroba eta Manuel Penellaren obrak entzuteko aukera izango da.

Juventudes Musicales elkarteak antolatutako kontzertu hauek Espainiako Kultura Ministerioaren, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK-ren babesa dute. BilbaoMusikan iragarritako datozen kontzertuak Agustin Bustamante eta Enrique Bagaria biolinistenena (martxoak 26) eta Per Sonare (apirilak 23) esku-soinu eta gitarra-jotzailearena dira.