EUSKADI.-Sao Pauloko balletak hiru koreografia moderno eskainiko ditu ostiralean eta larunbatean Bilboko Arriaga Antzokian

Actualizado: miércoles, 18 marzo 2009 17:23

BILBO, 18 Mar. (EUROPA PRESS) -

Sao Paulo hiri brasildarreko balleta lehenengo aldiz izango da Bilboko Arriaga Antzokian asteburu honetan. Ostiralean eta larunbatean, 20:00etan, hiru koreografia moderno aurkeztuko ditu, hiruak ere 40 urteko historia duen konpainia honentzat eginak bereziki.

Antzoki bilbotarreko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, Monica Mion arduratuko da zuzendaritza artistikoaz, eta Sao Pauloko balletak "Dualidade@br", "Canela Fina" eta "A Linha Curva" dantzatuko ditu, hau da, konpainiarentzat bereziki sortutako hiru koreografia.

Bilbon aurkeztuko dituzten koreografien artean, Cayetano Soto koreografoaren "Canela fina" saritua dago; hain zuzen ere, obra hau 2008ko Koreografiarik Onena hautatu dute "Folha de Sao Paulo" Brasilen gehien irakurtzen den egunkariko irakurleek. Era berean, Arriaga Antzokian aurkeztuko dituzte "Canela Fina" eta "A Linha Curva".

Dantza modernoko konpainia brasildarrak ballet teknikak beste eragin batzuekin nahasten ditu, eta Bilbon aurkeztuko dituen hiru lan hauek egungo errepertorioko 12 piezen artean daude.

Balleta 1968an sortu zen Latinoamerikako metropolirik handienean. Sao Paulo hiriko balletak, urteak pasa ahala, eta bereziki Antonio Carlos Cardosok emandako indarrarekin, ospe handia lortu du aniztasun tekniko eta antzezpenen aldaera eta adierazkortasun handiagatik. Monica Mionek artistikoki zuzentzen du Sao Pauloko balleta, 2001tik.