EUSKADI.-Saskibaloia.- Guggenheim Bilbao Museoan egingo da ACBko Kopako zozketa urtarrilaren 11n

Actualizado: viernes, 1 enero 2010 13:23

BILBO, 1 Ene. (EUROPA PRESS) -

ACBko saskibaloi Kopako 74. edizioko zozketa egingo da urtarrilaren 11n Guggenheim Bilbao Museoan. Txapelketa Barakaldoko BECen jokatuko da otsailaren 18tik 21era bitartean. Ekitaldia eguerdiko 12:30etan hasiko da eta sailkaturiko zortzi taldeetako ordezkariak eta hiriko eta ACBko agintariak izango dira bertan, Eduardo Portela ACBko presidentea buru dela.

Ligako lehenengo faseko azken bi jardunaldiak jokatzeke, sei talde Koparako sailkatuta daude jada: Regal FC Barcelona, Real Madrid, Caja Laboral, Power Electronics Valencia, DKV Joventut eta Bizkaia Bilbao Basket. Talde bizkaitarrak etxeko talde gisa parte hartuko du txapelketan.

Oraindik bi plaza gelditzen dira Kopa jokatzeko, eta 11 taldek dituzte sailkatzeko aukerak: Cajasol (txartela eskuratuta du ia), Lagun Aro GBC, Asefa Estudiantes, Suzuki Manresa, Unicaja, Gran Canaria, CB Granada, Xacobeo Blu:Sens, Ayuda en Acción Fuenlabrada, Meridiano Alicante eta Blancos Rueda Valladolid. Azken bost taldeek sailkatzeko aukera gutxi dute.

ACB Ligako 17. jardunaldia bukatzean berdinketarik badago, berdinketa hausteko hurrengo faktorea taldeen arteko 'basket-average' delakoa izango da.