EUSKADI.-Segundo Olaeta Musika Bandak inauterietako kontzertua eskainiko du asteazkenean Gernika-Lumon (Bizkaia)

Actualizado: lunes, 16 febrero 2009 13:17

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Segundo Olaeta Musika Bandak inauterietako emanaldia eskainiko du asteazkenean Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo Antzokian, 19:30etatik aurrera. Kontzertuaren lehenengo zatian mundu guztiko inauterietako obrak izango dira, hala nola "Mambo n.5", "Samba Sensation", "Brasilian Bay Dance", "Mambo Jambo" edo "Brasil".

Bigarren zatian, ume txikien abesbatzaren laguntzarekin, Euskal Herriko inauterietako obrak jo eta abestuko dituzte, horien artean, "Artillero", "Baratzako Pikuak", "Pello Ziri Ziri", "Galtzaundi" eta beste asko.

Gernikako Segundo Olaeta Musika Banda 1995-1996 ikasturtean sortu zen, eta gaur egun 9 eta 60 urte arteko 32 ikaslek eta bost irakaslek osatzen dute. Urtero hainbat kontzertu ematen ditu bai Gernikan eta baita Euskal Herriko beste herri batzuetan ere. Kontzertu arruntak eta didaktikoak egiteaz gain, bere lanen barruan daude elkar-trukeak, urtarrilaren 28an Lizeo Antzokian Getxoko Musika Eskolako Bandarekin batera eskaini zutena bezalakoa.