EUSKADI.-Sondika-Artxandak (Bizkaia) San Roke jaiak ospatzen ditu igande honetan ekitaldiz beteriko egitarauarekin

Actualizado: viernes, 7 agosto 2009 13:55

BILBO, 7 Ago. (EUROPA PRESS) -

Sondika-Artxandak (Bizkaia) San Roke jaiak ospatuko ditu igande honetan. Artxanda mendiaren goialdean dago San Roke baseliza eta egun horretan jaia eta erromeria bertan ospatzen dira, Sondikako Udaletik gaur adierazi dutenez.

Txupinazoak emango dio hasiera jaiari, 8:00etan. Urtero bezala, Sondikako alkateak Bilboko alkatea gonbidatuko du, elkarrekin Roke Deunaren oroipenez egiten dituzten ekitaldiak ospatzeko.

Adin guztientzako ekitaldiak egongo dira egun osoan zehar, hala nola bakailao txapelketa, puzgarriak, meza nagusia, euskal antzak, idi probak, herri kirolak eta Mariachi Mexico Lindo taldeak eskainiko duen kontzertua. Gauean azken traka izango da, jaiari behar bezala bukatzeko.

"Nagusi, gazte zein umeek ekitaldietan parte hartzea espero dugu, guztiek poztasun, zalaparta eta dibertsio giroa eskainiz", adierazi du Gorka Carro Sondikako alkateak.