EUSKADI.-Sopelako Udalak (Bizkaia) 8 eta 12 urte arteko umeei zuzenduriko "Olentzero Marrazki Lehiaketa 2008" antolatu du

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 20 noviembre 2008 11:55

BILBO 20 Nov. (EUROPA PRESS) -

Sopelako Udalak (Bizkaia) 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduriko "Olentzeko Marrazki Lehiaketa 2008" antolatu du, "Olentzero Sopelan" izanik jorratu beharreko gaia. Edozein teknika erabili daiteke marrazkiak egiteko, eta lanak abenduaren 3a baino lehenago aurkeztu beharko dira udaletxeko Hall Kulturalean, Udal sopeloztarreko iturriek jakinarazi dutenez.

Marrazkiak atzetik ezizen bat edukiko du eta kanpoan ezizen hori duen gutunazal baten barruan egilearen datuak agertuko dira (izena, adina, helbidea eta telefonoa).

Hiru sari ziango dira eta abenduaren 29an banatuko dira frontoian, arratsaldeko 18:00tan. Marrazki irabazlea Gabonetako Olentzero postalaren irudia izango da eta Olentzero Gaua iragartzeko erabiliko da. Gainera, aurkeztutako marrazkiekin erakusketa bat egingo da udaletxeko erakusketa gelan, abenduaren 9tik 31ra bitartean.

Contenido patrocinado