EUSKADI.-SPRIren web-orriak Euskal Autonomia Erkidegoko informazio ekonomikoa eskaintzen du 11 hizkuntzatan

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 2 enero 2009 11:40

BILBO 2 Ene. (EUROPA PRESS) -

SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomiaren datu eguneratuak eskaintzen ditu bere "Euskadin Inbertitzea 2009" on line argitalpenaren bidez. Gainera, informazioa 11 hizkuntzatan ematen du SPRIk, bere arduradunek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Hala, argitalpen horretara jo daiteke EAEko BPG, biztanleko errenta, KPI edo Industri Ekoizpenaren Indizea zein den jakiteko, eta informazio horri esker, azterketak azkar eta erraz egin daitezke.

Hainbat alderdi azaltzen dira bertan: ekonomikoak, industria eta I+G, kanpo-merkataritza, lan-merkatua (jarduera, langabezia eta enplegu tasa), turismoa (hoteletako gau-kopurua), biztanleria (biztanleria guztira eta atzerritarra) eta bizi-kalitatea.

SPRIren argitalpenak erraz kontsultatzeko moduko informazio eguneratua eskaintzen du hilero, eta, gainera, epigrafe bakoitzaren historikoa ere lor daiteke.

Contenido patrocinado