EUSKADI.-Sun magoa haurrak txunditzen saiatuko da larunbatean inauterien egitarauaren baitan Bakion (Bizkaian) egingo duen saioan

Actualizado: miércoles, 18 febrero 2009 12:59

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Sun magoaren emanaldi berezi bat ospatuko da datorren larunbatean Bakioko Urkitza eskolan (Bizkaia). Inauterien egitarauaren baitan dagoen jarduera hau Urkitza Guraso Elkartearen eta Bakioko Udalaren artean antolatu dute. Mago gasteiztar gaztearen ikuskizuna 17:30etan hasiko da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, 25 urte dituela, Sun magoak badu dagoeneko izen propioa magiaren munduan. 1984an Gasteizen jaioa, oso goiz hasi zuen magiarekiko harremana eta 15 urte zituenerako egina zuen, jada, bere aurreneko emanaldia publikoaren aurrean, bere jaioterrian hain zuzen ere.

Lau urte geroago, 19 urterekin, prestatutako manipulazio ikuskizun batekin Estatuko hoberenetarikoa izendatua izatea lortu zuen Iruñeko Magia Jaialdian. Aritzeko modu atseginagatik eta magia moderno bezain sinestezinagatik bereizten da Sun magoa, emozioz betetako ikuskizun intentsoak lortzen dituen magoa.